XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TAMALGARRIA
Giza-uoldea dator
baso-bideak behera,
saguak lakiora lez,
kale-bizitzaz lillura
.

Ibillerea astun eta
begiak urduri doaz,
zaarrak gogo motelakaz,
gazteak ames beroaz
.

Atxurra itxikeran izen
ta askatasuna be galdu:
Basa-txoria kaiolan
goibeltasunak ilten du
.

Bai. Basoan otak dira!
Baiña, ez dakizu otak
baiño eun bidar latzago
dirana izerdi-lapurrak!
.

Zuen izate ta amesak
olaen otsak itoko
.